sábado, 28 de marzo de 2009

Lehenengo eguna LEKEITION!!!!!

Gaur Lekeitiora heldura gara eguerdian.
Autobusean umeak lotsatuta egon dira baina bidaia aurrera joan ahala animatuz joan dira eta euskal abesti batzuk abestu ditugu guztion artean.
Lekeitiora heltzean bakoitza bere logelara joan da eta maletak hustu ditugu. Horren ostean aterpea ikusi dugu eta aurkezpen jolas batzuk egin ditugu guztiok elkar ezagutzeko. Jarraian bazkaltzera joan gara, bazkaldu baiano lehen gure elkartearen, Poropiren, tradizio bat jarraitu dugu: "Zapi zuria" abestia abestu dugu guztiok batera mahian jezarrita geundela.
Bazkalostean eskulan batzuk egin ditugu guztion artean eta abesti berri batzuk ikasi ditugu.
Arratsaldea aurrera joan den heinean umeak egokituz joan dira eta herritik paseotxo bat ematea bururatu zaigu.
Iluntzean aterpetxera bueltatu gara eta guztiok batera afaria jan dugu: mmmmmm ze goxoaa!!!!!
Jarraian oso nekatuta zeudenez ipuin bat kontatu eta lotara joan gara: ZZZZZZZZZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario